XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enekok urduri ebaki zion: - Ostariaren deskripzio fisikoa jakin nahi dut.

Jazintak harriturik aztertu zuen Enekoren aurpegia.

Antsia eta desesperazioa aurkitu zituen han.

Zer gertatzen zitzaion?.

Jazintak ez zekien, ezin zezakeen jakin, Enekok belar biltzailea zeukala gogoan.

Agian hura bera zen ostari berria.

- Luis dauka izena eta... Eneko lasaitu egin zen.

Fisikoki, Jazinta ematen ari zitzaion deskripzioa ez zen Ortiz deabru harena.

Jazintak amaiketakoa prestatzeari ekin zion.

Usain gozoa hasi zen sukaldea betetzen.

Kalean, zeruan ere hasi zen urdin kolorea nagusitzen?.

Eskaileran zarata entzun zen. Jendea igoten.

Eneko berehala asaldatu zen.

- Agian Luis dator - komentatu zuen lasaiki Jazintak.

Orain izango duzue elkar ezagutzeko aukera.

Ikusiko duzu zein gizon atsegina den.

Baina, igotzen zena ez zen bat.

Gehiago ziren: bi, hiru, asko... Enekoren aurpegia zurbildu egin zen.

Etxetik irtetzea merezi ez duen eguna!.

Zutitu egin zen.

Beranduegi agian mendiko txabolara ihes egiteko.

Jazintak itzuli eta gizonaren aurpegia ikusirik lasaitu nahi izan zuen.

- Luis izango da, ostari berria.

Adiskideren bat dakar berarekin.

Adiskide asko egiteko modukoa da Luis-en izaera.

Enekok ez zion entzuten.

Tximistaren abiadan bere gelara joan eta atea giltzaz itxi zuen.

Jarraian, izerak ohetik atera, elkarrekin lotu, leihotik behera jarri eta amen batean haietatik jaisten hasi zen, (...).